XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskalerri`ko mugaetan, erti-oroigallu ta erti-lanak berritzeko lanbideetan, eraikille guztien arteko txapelduna, ezpairik gabe, Yrizar`dar Joakin izango da.

Euskalerri`ko etxe aipagarrien berritzaille gartsu bezela, Donostia`n, Okendo`ren etxea berritu zuan; Zumarraga`n Legazpi`rena; Ormaiztegi`n, Zumalakarregi`rena; Azpeitia`n, Antxietarena; Loyola`n, Iñazio Donearen etxe eta Garate`tar Anaiaren basetxea; eta Pasai Donibane`n, Victor Hugo`rena.

Euskal erri-eraikitzaren antziñatiko bideeri jarraituaz, dorre-etxeak, Erdi-Aroko jauregiak, errietako etxetxoak ta basetxe ugariak berritu zituan.

Bere jaioterrian, Zubieta Torrea, Jausoro eta Insausti jauregiak, berritu zituan.

Zarautz`en, Torre-Luzea eta Narros`en jauregia; Zumaya`n, Ubillos-dorrea; Bergara`n, Arrasate`n, Ondarrabia`n, Errenderi`n, Andoain`en, Eibar`ren, Azpeitia`n eta Bizkaia aldeko erri askotan, jauregi aundiak eta uri-barruetako etxeak.

Elizgintzan ere, bere eraikitzarako zaletasuna, berdintsu agertu zuan.

Eliz-Nagusiak, santutegiak, ermitak eta kapillak, erruz berritu zituan: Zumarraga`ko Antio`ko Andre Maria`ren antziñako Eliz Nagusia; Zarautz`ko Eliz Nagusia; Oñati`ko Eliz-Nagusiko kalistro; eta orrezaz gaiñera, Yrizar bera gogoratzen ez dan beste asko eta asko ere bai.

Alberdi`tar Raimundo`rekin, Azkoitia`ko Eliz Nagusiko kanpan-dorreko lan guztietan jardun zuan.

Eta, bere zartzaroan, Bizkargi`ko etxalde zaarra berritu eziñak ematen dion ikus-miña nabaitzen du.

Bizkargi`ko etxea, Bizkargi`tar Gonzalo musikalari aipatuaren etxea bai-da.

Eta, Azkoitia`ko udaletxeak, sal-erosleen asegabeko diru-goseagatik, iltzeraiño galtzen, ez lioke utzi bear.

Yrizar`dar Joakin, lnstrucción Publica zeritzan leengo Ministru etxeko eraikillea izan zan: San Fernando`ren Erti-Zaingoko laguntzaillea; Gipuzkoa`ko Erti-oroigalluen Batzordeko batzarkidea (...).